Skip to main content

IBILALDI MODA

2021/06/11

ABENDUAK 10 IBILALDI MODA

Moda modakoak, modakoak baina betikoak, jantzi euskaraz.

Abenduak 10, 19:15ean Areatzako aterpeetan, "Tinglados"

Ibilaldi moda

Abenduak 10, 19:15ean Areatzako aterpeetan, "Tinglados"

UGAITZ ALEGRIA ETA KAI NAKAIK ERE PARTE HARTUKO DUTE

Abusu Ikastolak, 2022ko Ibilaldiaren antolatzaileak, euskal diseinatzaileen eta Ibilaldi arropa bildumak aurkezteko moda desfilea antolatu du, Areatzako aterpeetan, abenduak 10erako, arratsaldeko 19:15etan.

Ugaitz Alegriak aurkeztuko du desfilea eta Kai Nakai abeslariak ere eskuhartuko du. Besteak beste, “Nahikoa dela” abestia emango du, Beldur Barik 2021 kanpainaren abesti ofiziala.

Ibilaldikoaz gain, bost firmen bildumak erakutsiko dira: Xinta Minta, Xarmma (Mungia), BilbaoFormArte, SKFK eta Dossis Designs (Durango). Modeloen orrazkera eta makillajeaz Arce estetika eskola arduratuko da, Santa Maria kaleko eskola.

Firma bildumagileak:

Xinta Minta: unisex eta jasangarri arropa diseinatzen du. Horiexek dira Mungiako arropa marka honen oinarri nagusiak. Alde batetik, genero estereotipoak hautsi nahi dituzten familientzako unisex arropa sortzen dute. Bestalde, GOTS ziurtagiria duen kotoi organikoarekin bakarrik lan egiten dute. Diseinu guztiak zerotik lantzen dituzte: hau da, diseinu guztiak eurek egiten dituzte, bai patroiak eta baita serigrafia bidez estanpatzen dituzten diseinuak ere.

Xarmma: Mungiako firmako bi lagunon ametsa euskara ikusgarriago egitea zen. Euren apostua gure hizkuntzaren edertasuna kaletik erakustea. Online denda bat da, garairik zailenetan ere BETI AURRERA egiten duena.

BilbaoFormArte: sorkuntza artistikoaren bitartez, garapen pertsonal eta profesionalerako programa bat eskaintzen duen prestakuntza-zentro bat da. Bertan adimen-desgaitasuna duten pertsonek artelan desberdinak egiten dituzte. Ana Urgoiti eta Cristina Bacete dira bertako zuzendari. Euren helburua, urritasun psikikoa edo intelektuala duten taldeari, praktika artistikoaren bidez, garapen pertsonalarekin jarraitzeko aukera ematea. Emaitza, paregabeko arropa berezia eta esklusiboa da.

SKFK: diseinu bereziak jantzi nahi dituzten emakumeei zuzendutako marka da, artean eta kulturan nspiratuta, betiko estilo, eroso, informal eta funtzionalarekin. Bere moda motela da; maitasunez egina. Urtean hutsetik diseinatutako bi bilduma lantzen dituzte Bilboko bulegoetan, eta bertan jantzi eta estanpatu esklusiboak sartzen dituzte.

Dossis Designs (Durango): 80 hamarkadako kolorez eta izpirituz bete ditu Durangoko kaleak. Euren unibertsoan sartuz, ez oso urruneko garai batera bidaiatzen ari da. Eskuz, jantzi paregabeak eta esklusiboak sortu dituzte, 80 harmakadako glamour eta aire alternatiboarekin.

Azken albisteak

2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…
2024/02/27
Aritza Bergara eta Unai Elorriagak, alde batetik, euren eskarmentu eta urteetako ibilbide emankorretik sortutako istorio eta pasadizuak kontatu zizkiguten; serioak batzuk eta bitxiak beste batzuk. Urteetan zehar egindako lan…