Skip to main content

Ibilaldia 2022 aurkezpena.

2021/06/11

Uztailaren 1ean aurkeztu izan dogu gure logoa eta leloa. Horrez aparte Ibiladia 2022 helbuiruak eta zehar lerroak azaldu doguz.

irudia

Logoak 3 errotarri adierazten ditu, errota izandako lekuan gaudelako, eta gure lelo jolastiak ere hiru hitz dituelako:

Erro, harri, har” izango du lelotzat, komunitateko hainbaten arteko jardun emankor baten ostean erabakita. Gutako bakoitzaren ekarpen onena eskatuko digu. Toki handieneko ikastola txikienak handi egingo duena, jolas giroan eta alaitasunez. 

Erro, sustraiak zaintzen gabiltzalako, harro, errota izandako honetan proiektua errotu asmoz. 

Harri, harria bezain gogor jardungo garelako, euskara eta ikastolaren alde gotortuta, Euskal Herrian erraza ez den egoeran, temati; inmersioaren aurka iparraldetik zein beste nonahitik haizea badatorrelako. 

Har, harrera herri izan nahi dugulako. Gure herrian zein kanpoan jaiotakoei zabalik egon nahi dugulako, euskara eta ikastola eskainiz. Berdintasuna ere helburu dugulako, pandemiak berriz ere handitu dituen zailtasun eta arrakalen aurrean; hezkuntza inklusiboa eta unibertsala, finean. Eta barne-beka sistemarentzat hartzaileak nahi ditugulako. Eta har, baita ere, langile konprometituenak ere hartu nahi ditugu, erakarri, geureganatu, eutsi. 

Egindako lanaren ederra gozatuz, publikotasuna ulertzeko gure eratik, gure proiektuaren balioak lehenetsiz, oposizio eta oposaketa guztien gainetik.

Azken albisteak

2023/08/29
Gaur, Getxoko San Nikolas Ikastolak eta Kopariak euskararen aldeko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren bidez, 2024. urteko Ibilaldia erropa eta merchandising produktu desberdinez hornituko du Kopariak. Elkarlan honen…
2023/06/28
Josune Bañalesen aurkezpenaren ostean, Esti Urizarrek «oso positibotzat» jo du Ondarroan bizi izandakoa, bere hitzetan «ondo antolatuta» egon zelako, eta «bolondresen, herritarren, udalaren eta kostaldeko udalerrira…
2023/06/28
Desfilearen bideoa ikusi: Irudia     Ibilaldiko arroparen salmentarako denda ibiltaria uda honetan herriz herri jaietan eta azoketan eskuragarri izango da: Uztailaren 2an…