Skip to main content

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KOMIKI LEHIAKETAREN BIGARREN EDIZIOA JARRI DUTE MARTXAN IKASTOLEN JAIEK

2022/03/29

Gernikako bonbardaketa izan da Euskal Herriko Historiari lotuta komiki-kontakizun bilakatzeko aukeratu den momentua.

Komiki Lehiaketa

Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin abiarazi zuten iaz ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa. Aurtengoa beraz, bigarren edizioa izango da. 14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, maiatzaren 15era arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke.

Komiki lehiaketaren bigarren edizio honetako gaia Gernikako bonbardaketa izango da.

Lehiaketa irekia da adin tarte horretako gazte guztientzat (ez da derrigorrezkoa ikastola bateko ikasle izatea) eta teknika ere librea izango da, lanak PDF formatuan aurkeztu beharko diren arren. Lanak euskaraz idatziko dira eta lau orrialdetako luzera izango dute gehienez (komikiaren azala bosgarrena izango da). Jasotako komiki lan guztien artetik onena zein den ebatziko du epaimahaiak, eta sari gisa Xabiroi komiki aldizkariaren 2022ko urriko zenbakian argitaratua izango da. Gainera aurkezten diren lanak ikastolen jaien webguneetan izango dira ikusgai.

Nolanahi, lehiaketa baino, parte-hartzea sustatzea bilatzen da. Horregatik, parte-hartzaile guztiek Xabiroi aldizkariaren urteko harpidetza jasoko dute eta parte hartzaile guztien artean Xabiroi bildumak zozketatuko dira. Halaber, puntu gehien lortzen duten egileak edo egileek tablet bana jasoko dute.

Lehiaketaren oinarri-arauak eta informazio osagarria:

HEMEN

Azken albisteak

2024/03/18
Ibilaldia  urtea aitzakia hartuta, San Nikolas Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2024ko apirilaren 20an ikastolan bertan. Tiketak salgai dira jada eta egitaraua ere osatu dugu jada. Lagun zaharrak berriz ikusi,…
2024/03/03
Ibilaldia 2024ko aurkezpen hunkigarria gozatzeko aukera izan zuten atzo Algortako Muxikebarriko areto nagusia txiki utzi zuten lagunek. Ekitaldira gonbidapenak ordu gutxiren baitan agortu ziren eta aurkezpen honen inguruko…
2024/02/27
Aritza Bergara eta Unai Elorriagak, alde batetik, euren eskarmentu eta urteetako ibilbide emankorretik sortutako istorio eta pasadizuak kontatu zizkiguten; serioak batzuk eta bitxiak beste batzuk. Urteetan zehar egindako lan…