Ibilaldiko ibilbidea eta egitaraua

2023/05/11

EGITARAUA

Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dugu. Hasieratik nahi izan da - eta hein handi batean lortu da- guneak ez izatea oso sektorialak, hots, bakarrik umeena, gazteena edo nagusiena. Hau da, gune guztietan denentzako moduko edukiak tartekatzen ahalegindu gara. Bestalde, ekimenak antolatzean iIkastolako ikasle nagusien proposamenak jaso nahi izan ditugu, eta haiei protagonismoa eman erabakietan, ahal izan den neurrian.

Ibilaldia 2023

Programantzean exijenteak izan gara geure buruarekin eskaintza zabala egotea nahi genuelako, eta emaitza hor dago. 26 ekimen antolatu dira, horietatik 18, guneetan; eta 8, ibiltariak.  

Bestalde, ikuskizunaz eta jaiaz gain, aldarrikapenerako tartea ere egongo da lurraldetasunaren ikuspegiarekin, mobilizazioa egingo baita “Azterketak euskaraz” lemapean euskarak Iparraldean daukan egoerari ikusgarritasuna eman nahirik. 

Horrez gain, gaztetxoen inplikazioa lortzeko, aurten ere Erronka izango dugu, 14tik 16 urtera bitartekoen parte-hartze aktiboa bilatzeko helburuz. Hainbat herritako ikasleak batuko dira elkarrekin egun pare gabea igarotzeko. 11:00etan irtengo dute Zeledoniotik, eta 19 jolas-jarduera egingo dituzte herrian zehar, taldean.

Hona hemen ibilaldiko ibilbidea eta egitaraua. 

Irudia
Ibilbidea
Irudia
Eskuorria 2
Irudia
Eskuorria 2

 

Azken albisteak

2023/05/11
Programantzean exijenteak izan gara geure buruarekin eskaintza zabala egotea nahi genuelako, eta emaitza hor dago. 26 ekimen antolatu dira, horietatik 18, guneetan; eta 8, ibiltariak.   Bestalde, ikuskizunaz eta jaiaz gain…
2023/03/20
Martxoaren 25ean Euskal JaXE ospatuko da Ondarrun, animatu! Irudia  
2023/03/10
Martxoaren 19an IV.Naberan Herri Krosa ospatuko da. Animatu eta eman izena!   Irudia