Uda honetan, 2026ko Ibilaldiko produktuak jantzi eta sariak irabazteko aukera izango duzu.

Kikiriño Ikastola 2026ko Ibilaldiko antolatzaileak hainbat produktu plazaratu ditu "HIRI KIRIBILI BIL" leloa munduan zabaltzeko, eta produktuak erabiltzeak eta janzteak saria izan dezake.
Udan, zoazen lekura zoazela, hurrengo urteko Ibilaldiko arropekin eta bestelako produktuekin argazkiak atera eta sare sozialetan partekatu, Ibilaldia eta Kirikiño Ikastola aipatuta, eta sariak irabazi ahal izango dituzu. Uda amaieran, igotako argazki guztien artean zozketa egingo da, beraz, animatu eta parte hartu!
Hamaika produktu
Ez dago aitzakiarik 2026ko Ibilaldiko logoa ez eramateko, izan ere, produktuen eskaintza ugaria da. Ume zein helduentzako kolore eta neurri guztietako kamisetak eta sudaderak daude, baita kirol arropa eta zirak ere. Halaber, hainbat osagarri erabili daitezke mendian zein hondartzan, hala nola, biserak, galtzerdiak, pultserak, botilak, katiluak, nezeserrak, toallak...
Zozketan parte hartzeko, argazki bat baino ez da egin behar, eta Instagramera igo, Ibilaldia eta Kirikiño Ikastola aipatuta. Udan jasotako argazki guztien artean zozketa egingo da udazkenean, eta irabazlearen izena emango da ezagutzera.
Urratsez urrats
🔁 Nola parte hartu?
1. Jantzi edo erabili Ibilaldiko produktuak
2. Atera argazkia leku berezi batean (herrian, hondartzan, atzerrian…)
3. Partekatu sare sozialetan:
➡️ #Ibilaldia2026Munduan
➡️ @Ibilaldia2026 eta @kirikino_ikastola
Produktuak eskuratzeko moduak
Hainbat modu daude 2026ko Ibilaldiko produktuak erosteko: Kirikiño Ikastolan bertan, Bil-dendan; denda ibiltarian eta online: https://ibilaldia.eus/denda/online-denda
Denda ibiltariaren hurrengo datak eta tokiak hauek dira: uztailaren 24an, 11etatik 14etara, Bilboko Kafe Antzokian (euskaltegia) eta Zornotzako jaietan, eta uztailaren 25ean, 11etatik 15etara, Gorlizko Nekazari Azokan eta Algortako Paelletan.
Bil-denda, berriz, zabalik egongo da egun eta ordu hauetan: uztailaren 22an, 23an eta 29an, 18:30etik 20etara.