aurtengo-jaiak

Herri Urrats

Igandea, 2021, Maiatza 9

1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehengo urtean, 5000 lagun bildu zuen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaurregun Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.

Ibilaldia

Igandea, 2021, Maiatza 30

2021eko maiatzaren 30ean, 2020-21 ikasturtean zehar Uribe-Kostan eta Leioan  egingo diren ekimenei amaiera emonez Sopela udalerrian egingo dugun Ibilaldian elkartuko gara .

Araba Euskaraz

Igandea, 2021, Ekaina 20

1981.ean egin zen lehenengo Araba Euskaraz eta euskaltzale ugari batzen duen euskararen aldeko jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Araba Euskarazek bere sortzeko arrazoiei eusten die: Arabako Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Kilometroak

Igandea, 2021, Urria 3

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.

Nafarroa Oinez

Igandea, 2021, Urria 17

1981. urteko ekainean ospatu zen lehendabiziz Altsasun, Nafarroako Ikastolen jaialdia. Handik gutxira udazkenera aldatu zen eta geroztik urriko hirugarren igandea du hitzordu. Denborarekin ekimen jendetsua bilakatu da eta urtero 100.000 pertsona inguru biltzen ditu.