UNITATE DIDAKTIKOA

Aurkezten dugun proposamen didaktikoaren helburua euskarari lotutako jaien ezagutza indartzea da.

Zaindu maite duzun hori! Proiektua ikasleen intuizioaren eta aurretiko ezagupenen bidez Euskal Herriko beste hainbat txokotan ospatzen diren euskarari lotutako jaiak ezagutzeko sortu da.

Ibilaldiaren ezagutzan arreta jarri zuten aurreko proiektuen hariari jarraituz, proiektu honek modu ludikoan hurbildu nahi du gure kultura eta hizkuntza laguntzeko antolatzen diren jai guztien nortasuna.

Zaindu maite duzun hori! proiektua hainbat arlotan lantzeko pentsatuta dago, hitzezko komunikazioan, pentsamenduaren aktibazioan, jokoan eta teknologia berrietan oinarrituta. Jarduera gehienak adin-tarte desberdinetan lantzeko pentsatuta daude, eta jarduera horietan jardueraren fokua edo zailtasuna aldatzen dira.

Abusu Ikastolatik badakigu gure programaziotik kanpoko unitate didaktiko bati aurre egitea zein zaila den gehienetan. Hori dela eta, jarduera batzuk egin nahi izan ditugu, lotura bat duten arren, banaka egin daitezkeenak, nahitaez denak egin behar izan gabe.

Unitate didaktikoa