Euskaratzago

haratzago ibilaldia

Ekimenaren helburuaren kontestua

Lekeitioko Ibilialdiaren helburua, lemak dioen moduan, Lekeitioko ikastola hainbat ikuspuntutatik Haratzago egon badagoela eta Haratzago joan nahia bizirik duela isladatzea da.

Euskararen ikuspuntutik, konkretuago, euskeraz bizi, pentsatu, dibertitu, munduratzen ari garela erakutsi nahi dugu eta horretan aurkitzen ditugun mugak gainditu.

Ekimenaren helburu konkretuak

Euskal Herriari Lekeitio eskeini nahi diogu eskenatoki moduan, kulturalki, soziolinguistikoki zein geografikoki dituen baloreekin.

Herri hizkera desberdinak topo egitea nahi dugu. Bai euskalki kontsolidatu desberdinak eta bai erdal guneetan euskara batuan moldatzen doazen eta moldatu behar diren hizkerak Eredu bat, esperientzia bat, eskeini nahi diogu Euskalgintzari eta bereziki Ikastolen Jaiei.