Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zen lehenengoz Uribe Kostan eta 1980. urteaz geroztik urtero egin izan da. Aurtengoa 41. edizioa izango da, beraz.
Urteak joan eta urteak etorri, Ibilaldiak bere jatorrizko arrazoiei eutsi die: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza- proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Antolaketaren ardura txandakatu egiten da, eta 2023an Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolari egokitu zaio. Datorren maiatzean hirugarren aldiz ospatuko da Ibilaldia Ondarroan, aurretik 1993 eta 2011n ere egin zen eta.
Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdi soil bat, baizik eta urte osoan garatuz doan proiektua.
2023ko maiatzaren 21ean ospatuko dugu Ibilaldia, eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahiko genuke, ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabalduz.
Helburuak eta zehar lerroak
Euskalduntasuna
Euskara eta euskal kultura ardatz dituen gure ikastola herrira zabaltzea.
Izaera herritarra
Herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea.
Atxikimendua
Gure hezkuntza komunitateak ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea.
Auzolana
Ikasleei auzolanaren garrantzia erakustea guraso eta ikastolako komunitate osoa eredu izanik.
Berrikuntza
Arkitektura pedagogia berrietara egokitzeko baliabide ekonomikoak lortzea.
Euskara
Euskararen sustapena bultzatzea.
Parekidetasuna/hezkidetza
Sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea.
Jasangarritasuna
Antolatzen ditugun ekintza guztietan jasangarritasunaren ikuspuntua izatea.
Parte hartzea
Ibilaldia prozesu parte-hartzailea izatea; ikastolako eta herriko eragile guztien artekoa.
Inklusioa
Berdintasun-ezberdintasuna bultzatzea, behar desberdinetako pertsonentzako Ibilaldia diseinatuz, hau da, denontzako Ibilaldia garatu.