Ibilaldia 2018: programa eta ibilbidea

Maiatzaren 27an Ibilaldia Santurtzin! Hona hemen prestatu dugun programa eta ibilbidea! Zuen gustokoa izatea espero dugu!

TAUP izeneko gunea, Mirabueno parkean, familiei zuzendutako gunea izango da, egongo diren ekintza guztien artean aipatzekoak dira pailazoak -Txirri, Mirri eta Txiribiton- apar-festa eta etxeko txikitxuei zuzendutako disko-festa, haur-berbena edo herri-kirolak. Honetaz gain, egun osoan zehar tailerrak eta puzgarriak egongo dira.

Hainbat kontzertu egongo dira ibilbidean zehar; GOZATU izeneko gunean (Portuan) Skakeitan; bere musika estilo ezberdinen nahasketa da, rockak paper garrantzitsua badu ere, estilo aniztasuna bere ezaugarrietako bat da: reggae, hip hop, etab.

Horretaz gain, aurtengo Ibilaldiaren abestia egin duen Ze Esatek taldeak ere gurean izango da, Portuko gunea ixteko. 2009an sortutako rock, reggae eta ska taldea dugu Ze esatek.

BUSTI gunean (Nautikan) Governors rock taldeak bere kontzertua eskainiko du.

Eta SORTU gunean (Mamarigan) Itziarren semeak taldeak bere ikuskizuna emango du; ska, reggae eta punk musika-talde honek Euskal Herriko folk doinuak ere nahasten ditu.

Gune guztietan herriko dantza taldeak arituko dira: TAUP gunean, Zugaitza Dantza Taldea; BUSTI gunean, Mendi Alde Dantza Taldea; GOZATU gunean, Bihotz Gaztea Dantza Taldea; eta SORTU Gunean, Mamarigako Dantza Taldea eta Mahastiak Dantza Taldea egongo dira.

Xabi Aburruzagak Portugaleteko trikitilariak BUSTI gunean (Nautikan) bere ikuskizuna burutuko du.

Dantza-plaza gustuko dutenentzat, bi aukera: batetik Dangiliske taldea GOZATU gunean (Portuan) eta Patxi eta konpainia SORTU gunean (Mamarigan).

Mamarigako gunean Patxin eta Potxin pailazoak bere espektakulua egingo dute; halaber, gune horretan egurrezko jolas tradizionalekin jolastu ahal izango dute bai haurrek bai helduek.

Eta ezin ditugu erromeriak ahaztu, hiru gune desberdinetan erromeriak izango ditugu: BUSTI gunean, Trikizio taldea; GOZATU gunean, Oxabi; eta SORTU gunean, Santurtziko Aldats taldea.

BUSTI gunean Agurtza arrantza interpretazio zentroa bisitatzeko aukera egongo da goizean. GOZATU gunean Santurtzi Itsaso Museoa ikusi ahal izango dugu; gune horretan photocalla ere egongo da, eta sardinera edo Mendi Alde dantza taldeak bertan jarriko dituen erraldoiekin argazkia ateratzeko aukera izango da. GOZATUn, Soteraren laguntzaz hainbat jarduera burutuko dira. Eta goizari hasiera ona emateko, Portuan harri-zulatzaileek erakustaldia eskainiko digute.

GUNE GUZTIETAN puzgarriak egongo dira.

Eta IBILBIDEAN ZEHAR txistulariak, trikitilariak, fanfarreak, batukadak, elektrotxarangak guneen arteko ibilaldiak animatuko dituzte.

ERRONKA TOPALEKU

Erronka-n elkartuko dira ikastola askotako DBH 3 eta 4ko gazteak.

Aurten ere Erronka izango dute bilgune DBH 3 eta 4ko hainbat ikaslek. Ibilaldia beste era batera bizitzeko aukera emango dien desafioak betiko lagunekin gozatzeko eta berriak ezagutzeko tartea ere eskainiko die. Horretarako hainbat froga erakargarri burutu beharko dituzte, zeinetan ez azkarrenak ez indartsuenak, ez duen beti irabaziko; izan ere, batzuetan norberaren oreka-gaitasuna gakoa izango da, beste batzuetan dastamena bezalako zentzumena eta, askotan, taldekide guztiek bat egin eta lanean elkarrekin jartzeko ahalmena.

Froga horietatik hobekien sailkatutako lehenengo lau taldeak final handian elkarren aurka lehiatuko dira. Bertan taldeak binaka elkartuta arituko dira eta saria partekatuko dute. Horretarako, zozketa bidez erabakiko da bi bikoteen osaketa. Modu horretan, big paddle surf-etan igota, itsasadarretik lasterka egingo dute lehenengo sariaren bila: piraguismo ikastaro bat Gorlizen. Bigarren gelditzen direnek, aldiz, surf ikastaroa Sopelan izango dute opari. Baina ez da ahaztu behar Erronka-ren asmoa Santurtzira hurbiltzen direnek eguna ederki igarotzea dela eta, garrantzitsuena, parte hartzea. Hori saritzeko asmoz, parte hartzaile guztien artean hamar smartphone zozketatuko dira.