Pintxo pote MUSIKATUA (2018/10/26)

Datorren maiatzaren 19an Lekeitioko Azkue Ikastolak "HARATZAGO" Ibilaldia antolatuko du eta., horren harira, aurtengo ikasturtean makina bat ekintza kultural egongo dira herrian. Esaterako,  URRIKO BARIKUETAN pintxo-potea antolatu dugu, urriaren 5ean hasi eta azaroaren 2an amaitu.

HARATZAGO da gure lema, azken urteotan haratzago eraman dugu ikastolaren proiektua: Pedagogia berria landu ahal izateko geletako ormak bota ditugu eta irakasleak formatu, jantokiko menua inguruko baserrietako eta sasoiko produktuekin prestatzen dugu, patioa berriztu dugu era guztietako jolasetan ibili ahal izateko… Eta datozen urteetan ere haratzago nahi dugu joan.

Aurten, ibilaldiaren aitzakiarekin, herritar guztiei erakutsi nahi diegu ikastolaren proiektua. Horregatik antolatu dugu pintxo-potea.

Jateko osasungarri, bertoko eta sasoikoen alde egiten dugu,

ANIMA ZAITEZTE PINTXO POTERA!!