MAHAI INGURUA / KIROLA UME GARAIAN

Aste honetan Eskola Kirolaren astea izango dugu Lekeitioko Azkue Ikastolan. Tartean, Eskola Kirolaren garrantziaz berba egiteko mahaingurua izango da ikastolan eta bertan izango dira: Luix Mari Zulaika, Pedagogian doktorea eta gorputz hezkuntzako irakasle espezialista EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean; Eneko Landa eta Ane Kano EKAP (Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma) plataformako kideak. Mahaingurua Asier Txakartegi Bizkaia Irratiko aurkezleak gidatuko du eta 18:00etan izango da Lekeitioko Azkue Ikastolako jantokian. Horretaz gain, igandean familia guztiko kideei zuzendutako kirol topaketa izango da.