LEKEITION OSPATUTAKO IBILALDIEN BIDEOAK BILATZEN ARI GARA!

Gogoratzen duzu Lekeition ospatutako 1983ko eta 2003ko Ikastolen jaialdia?

Grabatu zenuen bideoaren bat egun horretan?

Aste gutxi batzuk geratzen dira maiatzaren 19an ospatuko den ibilaldirako. Baina ez da izango ikastolen jaia Lekeition antolatzen den lehen aldia, izan ere 1983an eta 2003an ere Bizkaiko Ikastolen Jaia gunean izan genuen.

Euskal Zine Bilerak Lekeition ospatutako Ibilaldi hauen bideoak bildu nahi ditu, herritarren aurrean erakusteko. Hori dela eta, aurreko Ibilaldien irudi zaharrak badituzue edota dituen norbait ezagutzen baduzue, aurkeztu kultur Etxean maiatzaren 4a aurretik eta izan Bizkaiko ikastolarem parte!

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin hurrengo telefono zenbakian:

 

Lekeitioko Udala, Kultur arloa

946243482

administrazioa@zinebilera.com

www.zinebilera.com