Arropa salgai

Lekukoa hartu ondoren, batzordeak martxan daude eta arropa batzordeak jadanik bere lanari ekin dio. Urte osoko lana. 

Ikastolako jai eguna, ekainaren 7an, arratsaldean denda jarri zen martxan eta arrakasta handia izan zuen. Poltsak, sudaderak, kamisetak....Harrez geroztik, bi asteburu hauetan hainbat ikastoletara hurbildu dira guraso eta ikasle, gure prendak erakustera eta saltzera. Laster izango dugu katalogoa eta web gune honen bidez ikusi ahal izango duzue zer dagoen eta.....aukeratu.

Beraz, azoka, jai edota edozein txokotan Ibilaldiako arropa ikusten baduzue, ez galdu aukera eta hel horri!