COVID-19 OHARRA

COVID-19 OHARRA
Une hauetan bizi dugun osasun larrialdia dela eta, Ibilaldiaren ekitaldi publikoak bertan behera geldituko dira behin-behinean. Horrela, egoera bideratu bitartean itxita egongo da Elorrioko arropa denda eta ez gara beste herrietako ikastola eta azoketara joango. Era berean, liburu ibiltaria eta bestelako ekitaldi eta ikuskizunak bertan behera geldituko dira behin-behinean.
 
Ibilaldia prestatzeko bilera eta lanei dagokionez, momentuz telefonoz, epostaz eta sare sozialen bitartez jarraituko dugu lantalde ezberdinetako koordinazioa bideratzen.
 
Hel horri! Hel osasunari!