IBILALDIA 2020 ATZERATU EGITEN DA

Une hauetan bizi dugun osasun larrialdia zenbat denboraz luzatuko den jakiterik ez dagoela eta izaten ari den ondorioak ikusirik, aurtengo Ibilaldia atzeratzea beste aukerarik ez dugu, ikastolen udaberriko beste jaiekin batera. Urte osoa lanean daramagu jaialdi erraldoia gogoz prestatzen eta horretan jarraituko dugu. Milaka euskaltzale eta ikastolazale ere irrikitan egoten dira urtero jaiotara etortzeko, euskarari, ikastoloi eta euskal kulturari sustengua emateko. Guztiei adierazi nahi diegu gure esku dagoen guztia egingo dugula aurten Ibilaldira etortzeko aukera izan dezaten.
 
Dozenaka laguntzaile eta erakunderekin eta hamaika kultur-eragilerekin lanean jarraitzeko asmo irmoa adierazi nahi dugu, baldintzak hobetzen direnean Ibilaldia egin ahal izateko. Egoera garatzen den heinean aurreratu ahal izango dugu data berria.
 

Bitartean, hel horri eta hel osasunari!