Biltegia apurka-apurka martxan

Arropa batzordeko kideek lanean jarraitu dute egun hauetan, telefonoz zein bideokonferentziaz, ekimen desberdinak pentsatzen eta egin beharreko lanak antolatzen. Orain, biltegiari tokatu zaio eta apurka-apurka txandaka eta segurtasun neurriak errespetatuz, biltegiko materiala ordenatu, etiketatu, argazkiak atera eta...txukun jarri dute.
 
Laster, guzti honen berri izango duzue, beraz, joan pentsatzen zein kamiseta, motxila, ontzi, poltsa edota sudadera erosiko duzuen. Denon laguntza ezinbestekoa izango dugu. Egoera txar honi onena ateratzeko ahaleginak egingo ditugu. #helhorri