IKASLEEN SORMEN EKIMENA

Ibilaldia, sormen ekimena, bideo lehiaketa.
 

Kaixo gaztetxo eta gazteok!!

   Oraingo honetan zuen trebetasun eta abilezien bila gatozkizue, Ibilaldiari begira antolatu dugun sormen ekimen honetan parte hartzera animatzeko asmoz.

   Beste pertsona batzuekin partekatu nahi duzun zerbait berezia egiten baduzu, presta zaitez eta ondo irakur itzazu ondorengo argibide hauek:

 

1- Edozein disziplina artistiko edo trebetasun izan daiteke:

  • Abestu

  • Musika jo

  • Dantza

  • Antzerki laburra

  • Imitazioak

  • Txisteak

  • Asmakizunak

  • Magia

  • Esperimentuak

  • Akrobaziak

  • Marraztu

  • Margotu

  • Papiroflexia

         ………

2- Parte hartu nahi duten gaztetxo eta gazteak, 18 urtetik beherakoak izan beharko dira.

3- Ekimena bideoan (formatu horizontalean) grabatu beharko da eta 4 minututik beherako iraupena izan beharko du. Ahal dela, kamara edo mugikorrari eskuekin eutsi barik, hobe da oinarri finko baten gainean baldin badago (tripode edo mahai bat, esate baterako). Grabazioan Ibilaldiko lelo (hel horri!), logo edo irudiren bat agertu beharko da (kamisetan edo marrazki batean, adibidez).

4- Bideoak maiatzaren 25a baino lehen bidali beharko dituzue ondorengo helbidera:

                 ibilaldia@ehi.ikastola.eus

5- Bideoarekin batera, egilearen datuak ere bidali beharko dira:

  • Izen-abizenak

  • Adina

  • Herria

  • Ikastola

6- Jasotako bideo guztien artean epaimahai batek hautaketa egingo du eta onenak maiatzak 31n, Ibilaldi egunean antolatuko den online egitarau berezian proiektatuko dira eta 10 sari banatuko ditugu (Ibilaldiko kamisetak, biserak eta bestelako osagarriak).

7- Bideoa bidaltzeak esan nahi du gaztetxoek eta gurasoek baimena ematen diotela Ibilaldiari beraien irudiak ibilaldiko webgunean erakusteko. 

 

ANIMATU ZAITEZ, BERAZ, GURE TXAPELKETAN PARTE HARTZERA ETA ATERA EZAZU BARRUAN DAUKAZUN ARTISTA HORI!!

                 HEL artista sen HORRI!

 
#helhorri