Ibilaldirako data berria urrirako finkatu da

Ibilaldiari dagokionez, osasun egoerak galerazten ez badu, Urriaren 18an egitea aurreikusten da, Araba Euskarazen egun berean, hasieran Nafarroa Oinezi zegokion egunean (azken honek aurten ez du jaialdirik egingo).

Ibilaldia prestatzeko lanean ari diren lantalde guztiak data berri honi begira jartzen hasi dira honezkero, ordurako guztia prest egon dadin, beti ere, segurtasun eta osasun irizpideak jarraituaz.

Bestalde, gogora ezazue maiatzaren 31n internet bitartez Ibilaldiko ekitaldi berezia izango dugula, egun horretan jaialdia egiteko ginela gogoratzeko. Hainbat proposamen bidali ditugu ikasleek eta familiek ere etxetik parte har dezaten.

Animatu zaitezte etxe guztietatik zuen ekarpenak egiten, ikusgarria izango da eta!