Maiatzak 31, Ibilaldia etxetik

Egunari dagokionez, pena da Ibilaldia egin ezin izatea, baina horrek ez du esan nahi triste gaudenik, inola ere ez! Arazoei eta iluntasunari elkarrekin
aurre egiten badakigu, elkarlanean eta irribarre batekin, egoera ezberdinetara moldatuz. Eta horretan ari gara, Ibilaldia urriaren 18an egiteko asmotan lanean berriz ere, zaila izango dena
badakigun arren. Hori nahi izan dugu argi eta garbi esan.

Horretarako, web gunearen bidez jarraitu ahal izan den saioa eskeini da. Bertan bertsoak, musika, magia, dantza eta bestelako ikuskizunak eskeini dira. Ikastolako guraso, ikasle, langile eta irakasleek hartu dute parte ikuskizunetan. Beste ikastoletako ikasleak ere animatu dira beraien ekarpenak bidaltzen eta arte eta ikuskizunen munduko lagun asko ere agertu dira. Guzti-guztiei gure eskerrik beroenak. Mundialak zarete!

Aukerarik ezin izan bazenuten zuzenean jarraitu, lasai, hemen duzue bideoa osorik ikusteko. Gozatu!