URRIAK 12 -18. IBILALDIA 2020
Dakizuenez, aurten ezin izan dugu Ibilaldirik egin COVID-19 gaitzaren ondorioz. Maiatzeko jaialdia Urriaren 18ra atzeratu genuen baina, egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera utzi behar izan dugu. Hala ere, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu ditugu, ikusle kopuru mugatuekin, jarlekuak banatuta eta beharrezko bestelako segurtasun neurriak beteaz.