URRIAK 18 - 11:00etan IBILALDIAREN AGUR EKITALDIA

Aurtengo Ibilaldiaren azkeneko ekitaldia izango da hau. Goizeko hamaiketan hasita, pare bat orduz bertsolari gazteak, magIa, musika eta dantza izango ditugu protagonista gure Ikastolan, irribarre batekin eta giro onean agur esateko egin ezin izan dugun Ibilaldiari.
Ikusle kopurua mugatuta dago eta, beraz, aurretik izena eman beharko duzu galdetegi honen bidez. Izena eman ostean ez duzu besterik egin behar. Ikuskizunera ordua baino lehenago etorri zaitez, apurka-apurka eta distantzia mantenduz sartu ahal izateko.

IKUSKIZUNA GUZTIZ BETETA