IBILALDIA 2021EKO KANTA ETA BIDEOA

Dakizuenez kala-kalata dugu aurtengo Ibilaldiaren leloa eta ez dago esan beharrik kantaren letra egileak inor baino hobeto jakin duela berba gutxitan biltzen lelo horrekin adierazi nahi dena, hots, bidai honetan, goitik behera eta hezur-mamiraino, busti beharra dagoela. Busti beharra euskara ezagutu eta ikasteko, busti beharra euskaraz mintzatzeko, busti beharra euskara edonorekin edonon eta edonoiz erabiltzeko, busti beharra, azken batean, euskaraz bizitzen ikasteko. Ez da ez erronka makala geure buruei eskatzen dieguna eta lortu nahi duguna; euskaraz Ibilaldian, euskaraz etxean, euskaraz ikastolan eta euskaraz herrian!