BOTE LUZE

Bote-luzea pilota jokoaren modalitate bat da, ezagutzen direnetatik zaharrena. Gaur egungo luzeko pilota jokoen artean, esku huska jokatzen den bakarra da. Luzeko pilota jokoa denez, aurkariak aurrez aurre dihardute, eta pilotak ez du hormarik jotzen, errebotean ez bada. Antzina, pilotalekua belar soroa zen (soropil edo pilota soro izenekoa), eta gaur egun plazan jokatzen da.

Antzina oso zabaldua zegoen Europan. XX. mendearen bigarren erdian galdu zen Euskal Herrian. Zuberoan gorde zen hobekien, 1950-1960 urteen inguruan jaiotako zuberotarrek ezaguna baitute jokoa. Valentzian bizirik iraun du oso antzekoa den eta jatorri bera duen joko batek, llargues izenarekin; hala ere, badira zenbait ezberdintasun, hala nola sakea.

Zuen seme-alabek parte hartzeko interesik izanez gero ondoko inprimakia bete, mesedez. Ondo izan