KOMUNITATEAREN DEIADARRA

Maiatzaren 22an Ikastolek herriari eta herriak ikastolei lehen, orain eta etorkizuneko ekarpenak isladatu nahi ditugu. Horretarako honako egitaraua antolatu dugu: “Irrintzi deiadarra” eta “Euskal jokoak topaketa”.  Ez da beharrezkoa bi ekimenetan parte hartzea, aukeran apuntatu zaitezkete batean, bestean edo bietan. 

Zer da irrintzi deiadarra"? "Irrintzi deiadarra”, IBILALDIAren baitan kokatzen dan kultur adierazpen bat da eta Betiko ikastola eta Ander Deuna ikastola artean dauden 8,5 kmak irrintzi deiadarrez eta bakoitzaren emozioen adierazpenez osatutako kate erraldoia, maiatzaren 22an. 

Nork hartu dezake parte? Kultur proposamen honekin, Ibilaldia antolatzen duten ikastola bietako (Ander Deuna eta Betiko) komunitatea osatzen duten eta ikastola berea sentitzen duen orok (guraso, ikasle ohi, langile, herritar,...) parte hartzeko gonbitea izan nahi du. 

Nola gauzatuko da? 3 pertsonez osatutako taldeak izan behar dira.

Irrintzilaria. formakuntza praktikoa. maiatzaren 13, osteguna.

Emozioen mezularia: berak ulertzen duen modura adieraziko du sentimendu edo emozio hori ( paper batean, gorputzaren adierazpen, soinu tresna, irudi, ojektu baten bidez,...) 

Irudi grabatzailea. Bakoitzaren mugikorrarekin egindako bideo, argazki,... 

(Izena ematen duzuenoi, zehaztapenak email bidez bidaliko dizkizuegu) 

Noiz gauzatuko da? 

Izen ematea maiatzaren 12 arte izango da. Hurrengo linkean. https://forms.gle/7GPP1bQhRY85bpZ98. Linkaren lehengo atalean. Jokoen topaketaren atala ez bete. 

Izena hiruko taldetan eman beharko da. 

Euskal jokoen topaketa “Irrintzi deiadarra” eta gero, 18urtetik gorako herritar, ikasle ohi, guraso, langile eta ikastolekiko atxikimendua duen edonork parte hartu dezake. Sopelako hondartzako parkineko gunea gauzatuko da. 

Nola gauzatuko da? 12 pertsonez osatutako talde mistoak izan behar dira.

Noiz gauzatuko da? 

Izen ematea maiatzaren 18a arte izango da. Hurrengo linkean. https://forms.gle/7GPP1bQhRY85bpZ98. Linkaren bigarren atalean. Irrintzien deiadarrean parte hartu nahi ez baduzu, ez bete. 

(Izena ematen duzuenoi, zehaztapenak email bidez bidaliko dizkizuegu).