Ibilaldia 2022 aurkezpena.

2021/11/06

Uztailaren 1ean aurkeztu izan dogu gure logoa eta leloa. Horrez aparte Ibiladia 2022 helbuiruak eta zehar lerroak azaldu doguz.

irudia

Logoak 3 errotarri adierazten ditu, errota izandako lekuan gaudelako, eta gure lelo jolastiak ere hiru hitz dituelako:

Erro, harri, har” izango du lelotzat, komunitateko hainbaten arteko jardun emankor baten ostean erabakita. Gutako bakoitzaren ekarpen onena eskatuko digu. Toki handieneko ikastola txikienak handi egingo duena, jolas giroan eta alaitasunez. 

Erro, sustraiak zaintzen gabiltzalako, harro, errota izandako honetan proiektua errotu asmoz. 

Harri, harria bezain gogor jardungo garelako, euskara eta ikastolaren alde gotortuta, Euskal Herrian erraza ez den egoeran, temati; inmersioaren aurka iparraldetik zein beste nonahitik haizea badatorrelako. 

Har, harrera herri izan nahi dugulako. Gure herrian zein kanpoan jaiotakoei zabalik egon nahi dugulako, euskara eta ikastola eskainiz. Berdintasuna ere helburu dugulako, pandemiak berriz ere handitu dituen zailtasun eta arrakalen aurrean; hezkuntza inklusiboa eta unibertsala, finean. Eta barne-beka sistemarentzat hartzaileak nahi ditugulako. Eta har, baita ere, langile konprometituenak ere hartu nahi ditugu, erakarri, geureganatu, eutsi. 

Egindako lanaren ederra gozatuz, publikotasuna ulertzeko gure eratik, gure proiektuaren balioak lehenetsiz, oposizio eta oposaketa guztien gainetik.

Azken albisteak

2022/06/30
Giro bikaina sortu da gaurkoan. Mila esker, irrintzilariei, Kresalari, Artelani, Garaziri, Anderri eta etorri zareten guztioi. #xe #ibilaldia2023 @zubizaharikastola
2022/06/23
IbilaldiXe aurkeztu dugu gaur Bilbon! #xe #ibilaldia2023 @zubizaharikastola  
2022/06/08
Orotara, 83 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat gaitzat hartuta, hura komikira eraman behar dute…