Ibilaldia 2019

HELBURUAK:

  • AZKUE LEKEITIOKO IKASTOLAren hezkuntza eredua herriratzea, ezagutzera ematea.
    • Umea ulertzeko modua, pertsona
      • Erritmoak
      • Beharrak
      • Nahiak
    • Ikasketetan, autonomia eskuratzeko,  ikaslea protagonista da
    • Ikasteko modua, eskola aktiboa
    • Ebaluazio hezigarria
    • Adin desberdinen arteko harremanak
    • Helduen (hezitzaile) esku-hartzea
    • Familiekin elkarlanean, kooperatiban antolatuta
    • Jantokiaren eredua
    • Kanpo espazioa
    • Jarduera osagarriak
  • Hezkuntzan, oro har, ditugun erronkak, eztabaidarako plaza izatea.
    • Hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko bidean, hezkuntza arloko hainbat eragilek landutako dokumentu eta proposamenen oinarri hartuta, eta bakoitzak duen esperientzietatik abiatuta, errespetuz eta konfiantzaz,  konfrontazio egoera gaindituz eta heldutasunez, Euskal Hezkuntzak dituen erronkak eztabaidatzea.
      • Euskal sistema publikoaren definizioa eta osaketa.
      • Ikastetxeen autonomia
      • Ebaluazio sistema
      • Finantzaketa
      • Langileen kontratazio sistema
      • Inklusioa, segregazioa egon ez dadin
  • Egindako inbertsoei zein erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. Azken urteetan sakoneko aldaketa ugari egin ditugu gure ikastolan, baina  oraindik ere hezkuntza eredua eraikitzeko asko daukagu egiteko.
    • Azken urteetan egindako inbertsioak
      • Formazioan
      • Etapetan
      • Jantokietan
      • Kanpo espazioan
    • Aurrera begira, gure eredua sendotzeko eta indartzeko:
      • Formazioan
      • Espazioan behar diren aldaketak gauzatzeko

ZEHAR LERROAK: (ibilaldiko ekintzek izango eta bultzatuko dituzten baloreak)

Euskara

Euskararen sustapena bultzatzea, horretarako:

  • Euskara bultzatzeko programazio berezia egitea,
  • Euskal Herriko medioekin euskaraz izatea,
  • Euskaraldian eta Korrikan parte hartzea eta
  • Ibilaldi egunerako euskara erabiltzeko ahalegin berezia egitea.

Parekidetasuna/hezkidetza

 Sexu eta genero lotutako rolak gainditzea:

  • Ekintzak antolatzerakoan zein gauzatzerakoan rolak ez erreproduzitzen saiatzea (tradizionalki genero bati lotutako lanak),
  • Emakumeen presentzia bermatzea
  • Ibilaldi egunerako eraso sexisten protokoloa lantzea.

Jasangarritasuna

Antolatzen ditugun ekintza guztietan jasangarritasunaren ikuspuntua izatea:

  • Bertako produktuak kontsumitzeko apustua ere egitea,
  • Ahalik eta hondakin gutxien sortzea, eta sortzen duguna birziklatzea,
  • Ibilaldi egunerako iturriko ura kontsumitzea (hobestea).

Parte hartzea eta inklusioa

Ibilaldia prozesu parte hartzaile izatea eta inor diskriminatuta ez sentitzea:

  • Ekintzak diseinatzerakoan zein gauzatzerakoan ahal den eta parte hartzaileena izatea,
  • Herriko eragileekin elkarlanean aritzea,
  • Ekintzetan eta probetan gaitasun ezberdinak lantzea,
  • Ibilaldi egunean, parte hartzaileak diren ekintzak hobestea eta ibilbidea eta guneak diseinatzerakoan irisgarritasun irizpideak kontuan izatea.

IRUDI ETA LELO NAGUSIAREN OINARRIZKO IDEIAK:

          2019ko maiatzean egingo dugun ibilaldiaren leloa HARATZAGO da.  Leloa sortzeko hausnarketan hasi ginenean konturatu ginen gure ikastola bere sorreratik beti HARATZAGO  joan dela.  Garai eta kontestu bakoitza kontutan izanda, beti HARATZAGO.   Ikastola aitzindaria izan da, gure bidea egiteko beharrezkoa delako jarrera hori.

          Bere sortze garaian, euskara zen helburu nagusia, etorkizunean herri euskalduna izateko beharrezkoa ikusten zen umeak ikastolan hazi eta heztea. Gaur egun ere, ikastolan euskaraz bizi gara, euskaldun eleanitzak prestatzen. Izan ere, hezkuntzari dagokionez, historikoki aurrerakoia eta konprometitua izan da

          Azkue Lekeitioko Ikastola. Beti aitzindari: ikastola izan zen lehena euskaraz irakasten, neskak eta mutilak gela berean nahasten, hezkuntza eleanitza sustatzen, beste herri batzuetako ikasleekin elkartrukeak egiten, IKTak erabiltzen, eta orain, konfiantzaren pedagogia inplementatzen.

          Hala, bidean, hezkuntza proiektu propioa landu dugu: komunitatearen ongizatea lehenesten duen eredua. Hortik datoz, era berean, azken denboran egindako apustuak: kirol eskaintza hegemonikoetatik aparteko eskolaz kanpoko ekintza sorta zabala, KIVA programa, jantoki ekologiko eta autogestionatua, Haur Hezkuntzako ordutegi malguak, kanpoko espazioaren berdiseinatzea,  etab.