Jump to navigation
Jai bakoitzak bere erara amaitu du urte osoko ibilbidea, eta hainbat ekitaldi egin dituzte bai kultura arlokoak baita hezkuntza gaien ingurukoak ere, baina herri mailako ekitaldiak izan dira, ez dira orain arteko jai handi horiek izan.
Urte osoa lanean egon ondoren, urriaren 18an Ibilaldia 2020ari agurra eman diogu, ekitaldi xume zein aberatsa ikasturte osoko lana borobiltzeko.
TANTA txartelen zozketa urriaren 21ean egingo da, notario aurrean.
Ibilaldia 2020 jaiko produktuak online eskura ditzakezue.
Ibilaldia etxetik ospatu dugu maiatzaren 31n, web gunearen bidez gure mezuak lau haizetara zabalduz.
Aste honetan EHIko eta Ikastolen jaietako hainbat ordezkarik agerraldi birtuala egin zuten eta Ikastolen jaietako data berriak jakitera eman zituzten.
Datozen ostiraletan eta larunbatetan materiala erosteko aukera bikaina.
Zure abileziak erakusteko prest? Bidali iezaguzu bideo labur bat eta Ibilaldiko sariak irabazi itzazu!
Ibilaldiako arropa biltegia apurka-apurka bere itxura hartzen ari da.