baserria

Ibilaldiaren egitarauaren baitan egingo dugun lehenengo ekitaldia "Erroa eta geroa" dokumentalaren proiekzioa izango da.
Emakumeak baserrian historikoki izan duen garrantzia eta gaur egun belaunaldi berriek baserri munduan hartu dituzten bide ezberdinak aztertzen dira dokumental honetan. Emakumeek egina eta emakumeak protagonista izanda, iragana eta geroa uztartzen dituen dokumentala ikusteko aukera izateaz gain, Arriolan proiektuaren egileak ere izango ditugu, egindako lana azaltzeko eta hurbiltzen direnen galderak erantzuteko prest.
 
RSS - baserria-era harpidetu