betiko

KOMUNITATEAREN DEIADARRA / TOPAKETA

Aurtengo Ibilaldia ospatzeko astebete falta denean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolek ospakizun-ekintzak abiatu dituzte gaur. Hala, ikasle ohiek, langileek eta gurasoek euren elkargunea izan dute, eta, beste ikastolen jaialdietako kideekin batera, herri-jolasak egin dituzte giro ederrean.

 

IBILALDIA / MAIATZAK 30

2021eko IBILALDIAk ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ez kontzertu erraldoirik… Halere, lau gune nagusi izango ditu herrian zehar banatuta. Ondorengo azalpenetan agertzen denez, edizio honen ezaugarriak kontuan, ezinezkoa izango da gune batetik bestera mugitzea; erabiltzaileak aukeratu egin beharko du.  Zentzu horretan, Ibilaldia egunean guneren batean parte hartu ahal izateko, bertan izango diren aktibitateez gozatzeko, aurretik Ibialaldia Webgunean izena eman beharra izango da. Horrela egin ezean, ez da aukerarik izango Ibilaldiko guneetan sartzeko. Beraz, ez da besterik behar, baina derrigorrezkoa da Webgunean izena ematea. 

KOMUNITATEAREN DEIADARRA

IKASTOLA ETA HERRIA - EUSKAL KOMUNITATEA INDARTUZ

Maiatzaren 22an Ikastolek herriari eta herriak ikastolei lehen, orain eta etorkizuneko ekarpenak isladatu nahi ditugu. Horretarako honako egitaraua antolatu dugu: “Irrintzi deiadarra” eta “Euskal jokoak topaketa”.  Ez da beharrezkoa bi ekimenetan parte hartzea, aukeran apuntatu zaitezkete batean, bestean edo bietan. 

ERRAIAK / IRRINTZI DEIADARRA

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

AMAREN INTXAURRAK - MENDI MARTXA

Apirilaren 25ean, Intxaurren bidea mendi irteera egingo dugu, Leioatik eta Sopelatik aterata Munarrekolandara joango gara. Bertan, PIRRITXek eta PORROTXek oparitutako intxaurrondoa landatuko dugu eta iada gure artean ez dauden horiek omenduko ditugu.
Familia guztiek parte hartzeko aukera izan dezazuen, bi ibilbide antolatu ditugu.

BOTE LUZE

IBILALDIAren karietara antolatu diren kirol eta kultur ekitaldien artean 2021-04-17an Leioako Sakoneta kiroldegian LH 4-5 eta 6. mailako ikasleek eta 2021-04-24an Ander Deuna Ikastolako futbol zelaian LH 1-2 eta 3. mailako ikasleek 12:00etan (11:30ean egotea komeni da) esku pilota modalitatea den BOTE LUZE-an parte hartzeko aukera izango dute.

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KOMIKI LEHIAKETAREN LEHEN EKITALDIA JARRI DUTE MARTXAN IKASTOLEN JAIEK

14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta apirilaren 30a bitarteko epean entregatu behar dira lanak

Orriak

RSS - betiko-era harpidetu