Skip to main content

Galdakoztarren Desafioa

Galdakao

Herri Kirol desafio partehartzailea ospatuko dugu Galdakaon urtarrilaren 19.ean

Galdakoztarren desafioa urtarrilaren 19an izango da, Kurtzeako Plazan, goizeko 11etatik aurrera. 

Gutxienez sei pertsonadun talde mixtoek parte hartu ahal izango dute herri kirol desafio partehartzaile honetan eta adinaren araberako bi kategoriatan banatuko dira kirolariak.

Kategoria bakoitzeko sariak hauek izango dira:

1.Kategoria (10-15 urte): Ibilaldiko material sorta

2.Kategoria (16 urtetik aurrera): 6 pertsonentzako afaria

Herri Kirolak egiten ondo pasatu gura baduzue, animatu zaitezte eta erronka onartu!

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 7a izango da. Animatu eta parte hartu!