Urriaren 1ean, GETXOn ospatu zen lehen IBILALDIA.
1978 - Getxo
1980 - Durango-Abadiño
Ekainaren 8an, DURANGO-ABADIÑO.
1981 - Bilbo
Maiatzaren 10ean, BILBO.
1982 - Portugalete
Maiatzaren 16an, PORTUGALETE.
1983 - Lekeitio
Ekainaren 12an, LEKEITIO, "Euskerarik gabeko Euskadi, kresalik gabeko itsasoa" lelopean.
1984 - Getxo-Berango
Ekainaren 6an GETXO-BERANGO.
1985 - Bermeo
Ekainaren 2an, BERMEO, Busturia aldeko Ikastolen laguntzarekin, Eleizalde Ikastolak antolatua eta "Kalera, lanera, euskara denera" leloarekin.
1986 - Arrigorriaga
Ekainaren 15ean, ARRIGORRIAGAn, zonaldeko Ikastolen ardurapean eta "Zirt zart, eskola euskaldun publiko bat" leloarekin.
1987 - Zornotza
Ekainaren 21ean, ZORNOTZA, Andra Mari Ikastolak, Durangaldekoen laguntzarekin (Kurutziaga, Elorrio eta Anaitasuna) eta"Gure gogoa, euskal eskola publikoa" lelopean.
1988 - Bilbo
Maiatzaren 29an, BILBO ( Txurdinaga), " Euskaraz behin betiko". Bilboko Ikastola guztiak, gehi Lauro Ikastola arduradunak.
1989 - Muskiz
Maiatzaren 21ean, MUSKIZ, Muskiz eta Ezkerraldeko Ikastolen ardurapean eta " Euskarak biltzen gaitu" leloa erabiliz.
1990 - Sopela
Maiatzaren 27an, SOPELA, "Euskara ala ezkara". Antolaketa Ander Deuna Ikastolak gauzatu zuen, Algorta, Getxoko eta Areeta-Leioako Ikastolen laguntzarekin.
1991 - Gernika
Ekainaren 2an, GERNIKA, "Ikastola, haustu euskararen oskola" leloa erabiliz. Bertaraturikoen kopurua 35.000 lagun. Gernikako Ikastola biak izan ziren arduradun.
1992 - Durango
Maiatzaren 31n, DURANGO, Kurutziaga Ikastolak antolaturik. "Gure euskara lagun harturik, bihar-etzira hegaz goaz" izan zen leloa, eta 72.000 pertsona bertaratu zen.
1993 - Ondarroa
Maiatzaren 23an, ONDARROAn, Zubi Zahar eta R.Mª Azkue ikastolek antolaturik, "Adi ibili hadi" lelopean, eta 80.000 pertsona bertaratu ziren.
1994 - La Peña
Maiatzaren 29an, LA PEÑA ( Bilbo-Arrigorriaga), ABUSU Ikastolak antolaturik, eta 120.000 pertsona bertaratu ziren. "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil?" izan zen leloa.
1995 - Santurtzi
Ekainaren 6an, SANTURTZIn, Bihotz Gaztea Ikastolak antolaturik, 100.000 pertsona inguratu zen, eta "Sinestezina" leloa izan zuen.
1996 - Trapaga
Maiatzaren 26an, TRAPAGAn, Itxaropena Ikastolak antolatuta eta "Barne barnetik" leloa erabiliaz, 100.000 pertsona bertaratu zen.
1997 - Leioa-Getxo
Maiatzaren 25ean, LEIOA-GETXOn, Betiko Ikastolak antolaturik eta "Beti betiko bizirik" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.
1998 - Mungia
Maiatzaren 31an, MUNGIAn, Larramendi Ikastolak antolatuta eta "Erdu Geugaz" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.
1999 - Elorrio
Ekainaren 6an, ELORRION, Elorrioko Ikastolak (Durango, Zornotza, Lekeitio eta Ondarroakoen laguntzarekin), "Aro berrian, Ikastolak loran" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.
2000 - Balmaseda
Maiatzaren 28an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra Ikastolak antolatuta eta "Mendez mende zubiak eraikitzen" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.
2001 - Bilbo
Maiatzaren 27an, BILBON, Abusu Ikastolak antolatuta eta "Hemen da geroa" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.
2002 - Getxo
Maiatzaren 26an, GETXON, San Nikolas Ikastolak antolatuta eta "lotu barik" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.
2003 - Lekeitio
Maiatzaren 18an, LEKEITION, RM Azkuek eta Zubu Zahar ikastolak antolatuta, eta "dzanga geurera" lelopean, 100.000 pertsona bildu zen.
2004 - Leioa
Maiatzaren 30ean, LEIOAN, Betiko eta Ander Deuna ikastolak antolatuta, eta "alkarregaz heldu" lelopean, 130.000 pertsona bildu zen.
2005 - Durango
Maiatzaren 29an, DURANGON, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak antolatuta, eta "emon bostekoa" lelopean, 120.000 pertsona bildu zen.
2006 - Elorrio
Maiatzaren 28an, ELORRION, Txintxirri ikastolak antolatuta, eta "Batzen gaituena…" lelopean, 100.000 baino gehiago bildu zen.
2007 - Balmaseda
Maiatzaren 20an, BALMASEDAN, Zubi Zaharra ikastolak antolatuta, eta “Geroaren deiadarra” lelopean ospatu zen ibilaldia euritsua.
2008 - Zornotza
Maiatzaren 25ean, ZORNOTZAN, Andra Mari ikastolak antolatuta, eta "Amore bi eta..." lelopean ospatu zen ibilaldia.
2009 - Galdakao
Maiatzaren 31an, GALDAKAOn, Eguzkibegi ikastolak antolatuta, eta "Gerizpetik eguzki begire" lelopean ospatu zen ibilaldia arrakastatsua.
2010 - Bermeo
Maiatzaren 30ean, BERMEOn, Eleizalde ikastolak antolatuta, eta "Marigoran Kikunbera" lelopean ospatu zen ibilaldia arrakastatsua.
2011 - Ondarroa
Maiatzaren 29an, ONDARROAn, Zubi Zahar eta R. M. Azkue ikastolek antolatuta, eta "Boga!" lelopean ospatu zen ibilaldia partehartzailea.
2012 - Trapagaran
Ekainaren 3an, TRAPAGARAN, Itxaropena ikastolak antolatuta, eta "Ibipuntuzero" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2013 - Portugalete
Maiatzaren 26an, PORTUGALETEN, Asti-Leku ikastolak antolatuta, eta "Aldapa Leunduz " lelopean ospatu zen ibilaldia.
2014 - Genika-Lumo
Ekainaren 1ean, GERNIKA-LUMON, Seber Altube ikastolak antolatuta, eta "Euskararen Bihozfera" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2015 - Bilbo
Maiatzaren 31ean, BILBON, Harrobia ikastolak antolatuta, eta "Harro ibili" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2016 - Durango
Maiatzaren 29ean, DURANGON, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek antolatuta, eta "dagigun!" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2017 - Mungia
Maiatzaren 28an, MUNGIAN, Larramendi ikastolak antolatuta, eta "egunero alkarregaz" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2018 - Santurtzi
Maiatzaren 27an, SANTURTZIN, Bihotz Gaztea ikastolak antolatuta, eta "Taup!" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2019 - Lekeitio
Maiatzaren 19an, LEKEITION, Azkue ikastolak antolatuta, eta "Haratzago" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2020 - Elorrio
Maiatzaren 31n (online) eta urriaren 18an ELORRION, Txintxirri ikastolak antolatuta, eta "HelHorri" lelopean ospatu zen Ibilaldia, pandemia urteko Ibilaldia.
2021 - Sopela
Maiatzaren 30ean, SOPELAn, Ander Deuna eta Betiko ikastolek antolatuta, eta "Kala Kalata" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2022 - Bilbo
Maiatzaren 29an, ABUSUN (Bilbo), Abusu ikastolak antolatuta, eta "Erro, harri, har!" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2023 - Ondarroa
Maiatzaren 21ean, ONDARROAN, Zubi Zahar ikastolak antolatuta, eta "Xe" lelopean ospatu zen ibilaldia.
2024 - Getxo
Maiatzaren 26an, GETXON, San Nikolas ikastolak antolatuta, eta "Txonbo!" lelopean ospatu zen ibilaldia.