Skip to main content

Leloa

“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.

“Baga” olatua da, eta “Boga” aurrera egiteko ekintza. Ibilaldia Santurtziko bazterrak zipriztinduko dituen euskararen olatua dela adierazten du, eta gu guztiok garela olatu horretan arraun egiten dugunak.

Parte-hartze prozesuko “Bagan BAT gara” (“Baga” “bat” zenbakia ere bada) edo “Batera” ideiei erantzun zuzena ematen die.

“Boga” egitea ez da arraun egitea soilik; familiak, ikasleak eta herria norabide berean eta sinkronizatuta aritzea da. Santurtziko indarra batasunean dagoela aldarrikatzen du.


Logoa

 

Irudia
ibilaldia 2027 - bogan boga
  • Serantes mendia irudikatzen du.
  • Olatua, Abrako itsas adarraren adierazten du.
  • Trainera, Santurtzin arraunak duen tradizioa islatzen du.