Hona hemen zuzenean edota zeharka Ibilaldia ospatzearekin batera landu nahiko genituzkeen helburuak:
Euskal Kultura
Euskal kulturan oinarritutako hezkuntza eskaintza indartzea.
Ongizatea
Ikasleen ongizate emozionala erdigunean jartzea.
Hezkuntza
Hezkuntza eraldatzaile eta berritzailea bultzatzea.
Ikastola
Ikastolaren irudia gure zonaldean finkatzea.
Kooperatiba
Proiektu kooperatiboa sendotzea.
Finantziazioa
Ikastolako espazioen eraldaketa proiektuaren finantziazioa diru baliabidez hornitzea.
Herritartasuna
Herriko talde eragileekin harremanak sendotzea.
Inklusibitatea
Inklusibitatea kontutan hartuta jaia diseinatzea.
Zehar lerroak
Euskara
Beronen sustapena bultzatzea.
Parekidetasuna/hezkidetza
Sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea.
Jasangarritasuna
Antolatzen ditugun ekintza guztietan ikuspuntu hau garatzea. Garraio publikoaren nagusitasuna (metroa, tranbia, trena, autobusa...) eta naturan txertaketa.
Partaidetza
Ikastola komunitate osoarena eta herriko eragile guztiena.
Inklusioa
Behar ezberdinetako pertsonentzako Ibilaldia diseinatu, hau da, guztiontzako Ibilaldia garatu.
Gure bestelako baloreen sozializazioa
Bizikidetza, Euskal Herritartasunaren nortasuna, kalitate eta hobekuntza filosofia, publikotasun izaera…