Pasar al contenido principal

Zabalik dago 2025eko Ibilaldiaren produktu eta arropak erosteko denda.

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak aurkeztu berri duen 2025eko Ibilaldiaren arropak eta produktuak erosteko denda zabalik egongo da herriko Sollube kaleko 10 zenbakian, Muguru kaletik duelarik sarrera.

Ondorengoak dira irekiera datak eta ordutegiak:

  • Osteguna 17:00-20:00
  • Ostirala 17:00-20:00
  • Larunbata 11:00-14:00

Aurtengo edizioaren logo eta leloak izango dituzten jantziekin batera hamaika produktu eskuragarri izango dira bertan, hala nola kamisetak, sudaderak, biserak, oihalezko poltsak, botilak, katiluak eta bestelakoak.