Ibilaldiaren giroa, euskal kultura eta komunitatearen bizitza artearen eta sormenaren bidez irudikatzea da ekimen honen helburua
IBILALDIA 2026ren baitan, Kirikiño Ikastolak “IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko lehen pintura-lehiaketa antolatu du.
Lehiaketak bi kategoria nagusi ditu, bakoitza bere funtzionamendu eta ezaugarriekin:
🎨 Helduen pintura-lehiaketa
🧒 Haurren eta gazteen margo-lehiaketa
🎨 Helduen pintura-lehiaketa
Data eta lekua
- Data 2026ko maiatzaren 31
- Lekua: Bilbo, Txurdinaga auzoa, IBILALDIA 2026ren esparrua (aire zabalean)
Nork har dezake parte?
Izena ematen duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, gehienez, 100 parte-hartzailera mugatuta.
Parte-hartzea banakakoa izango da, eta pertsona bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du.
Izen ematea
- Izen-ematea egunean bertan: 9:00etatik 11:00etara, Kirikiño Ikastolan.
- Aurretiko izen-ematea (gomendatua): apirilaren 27tik maiatzaren 10era, koloretan@ibilaldia.ikastola.eus helbidean izena eman daiteke. Aurretiko izen-ematea egitea gomendatzen da, parte-hartzaileen gehienezko kopurua gaindituz gero, lehentasuna izango dutelako aurretik izena eman duten partehartzaileek. Gainera, hala egin dutenei parkinga eta hamaiketakoa bermatuko zaizkie.
Lehiaketaren ezaugarri nagusiak
- Teknika librea
- Gehienezko tamaina: 400 cm (lau aldeetako neurriak batuta)
- Lanak euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira, markorik gabe
- Gaia: IBILALDIA 2026 (giroa, jendea, paisaiak, ekintzak, leku enblematikoak…)
- Lehiaketa 11:00etatik 17:00etara izango da, eta lanak, beranduenez, 17:00etan entregatu beharko dira Kirikiño Ikastolako patioan
Epaimahaia eta sariak
Hiru kidez osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu, eta Ibilaldiaren egunean bertan, 18:00etan, emango da erabakiaren berri Kirikiño Ikastolaren Areto Nagusian. Lau sari nagusiez gain, hiru accesit ere banatuko dira.
Oinarriak eta informazio osoa
Lehiaketari buruzko informazio guztia, baldintzak eta zehaztasunak oinarrietan jasota daude.
🧒 Haurren eta gazteen margo-lehiaketa
Data eta lekua
- Data 2026ko maiatzaren 30a, Ibilaldi bezpera.
- Lekua: Kirikiño Ikastola (Gabriel Aresti eraikina)
Nork har dezake parte?
HH2tik Batxilergoa / Lanbide Heziketara bitarteko ikasleek parte hartu ahal izango dute.
Parte-hartzea irekia izango da adin tarte horietako ikasle guztientzat, eta parte-hartzaile bakoitzak lamina bakarra izango du.
Lehiaketa 12 kategoriatan banatuko da (maila bakoitzeko kategoria bat), eta kategoria bakoitzean lan onenak sarituko dira.
Izen ematea eta materiala
Laminak maiatzaren 18ko astean banatuko dira:
- HH2tik LH6ra: tutoreen bidez
- DBH eta Batxilergoa / Lanbide Heziketa: ikastolako idazkaritzan
Parte-hartzaileek laminak jaso ondoren, nahi dutenean eta beren kabuz garatu ahal izango dute lana.
Lehiaketaren ezaugarri nagusiak
- Teknika librea (parte-hartzaileak aukeratuko du materiala)
- Lamina formatuan egingo da lana, banatutako laminan.
- Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra aurkeztuko du.
- Parte-hartze autonomoa izango da, lamina banatzen denetik norberak erabakiko non egin, entrega momentura arte.
Entrega
Lanak maiatzaren 30ean entregatu beharko dira, 17:00 eta 18:00ak bitartean, Kirikiño Ikastolan (Gabriel Aresti eraikina).
Epaimahaia eta sariak
Epaimahaiak lanak baloratuko ditu eta sari banaketa egun berean 19:00etan egingo da, Areto Nagusian.
Sari banaketaren ondoren, lanak erakusketa moduan jarriko dira ikusgai Kirikiño Ikastolako esparruan, bai sari banaketa egunean bai Ibilaldiaren egunean zehar.
Oinarriak eta informazio osoa
Lehiaketari buruzko informazio guztia, baldintzak eta zehaztasunak oinarrietan jasota daude.
Animatu parte hartzera!
IBILALDIA kolorez, euskaraz eta artez bizitzeko aukera paregabea da. Zure begiradak ere badu lekua.
Ibilaldia 2026