Skip to main content

Erronka garbia

IBILALDIA 2024 JAI JASANGARRIA

2024ko Ibilaldia ingurumenaren aldetik jasangarria izan dadin San Nikolas Ikastola, Ikastolen Elkartea eta eragile diren guztiak lanean ari gara.

Helburu nagusia ERRONKA GARBIA ziurtagiria lortzea da, Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emana. Ziurtagiri honek ekitaldia ingurrumen-jasangarritasunaren irizpideak kontuan hartuta antolatu dela bermatzen du.

Erronka Garbia metodologiak hiru oinarri nagusi ditu:

  1. Ekitaldien ingurumen-inpaktuak identifikatzea, horiek murrizteko eta hobetzeko neurriak ezartzeko alternatibak bilatzeko.
  2. Neurtzea: Ekitaldien ingurumen -inpaktuak ebaluatzeko adierazleak ezartzea.
  3. Jakinaraztea: Bertaratuei eta gizarteari, oro har, hartutako iraunkortasun-neurrien berri ematea.

 

Ziurtagiria lortzeko, Ibilaldia 2024ak neurri hauek ezarri ditu:

1.- EKIN

  • Erregai fosilen erabilera murriztea: Garraio publikoaren eta ibilgailu alternatiboen erabilera sustatuko da, hala nola bizikleta eta patinete elektrikoena.
  • Energia-kontsumoa murriztea: ekipo eraginkorrak erabiliko dira.
  • Hondakinen sorrera murriztea: Berrerabiltzea eta birziklatzea sustatuko da.
  • Ingurumenaren babesa: Airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestuko da.

2.- NEURTU

  • Energiaren eta uraren kontsumoa neurtuko da.
  • Hondakinen ekoizpena kuantifikatuko da.
  • Ekitaldiaren ingurumen-inpaktuak ebaluatuko dira.

3.- KOMUNIKATU

  • Bertaratuei eta gizarteari, oro har hartutako iraunkortasun-neurrien berri emango zaie.
  • Ingurumen-inpaktuaren ebalkuazioaren emaitzak zabalduko dira

Ibilaldia 2024ak ingurumen-iraunkortasunarekin konpromisoa du, eta Erronka Garbia ziurtagiria inbgurumenean duen eragina murrizteko egiten ari den ahaleginen aitorpena da. Hauek horrela bertaratzen diren pertsona guztiak sentsibilizatzea eta ingurumen-jasangarritasunaren balioetan kontzientziatzea da gure erronka.

Informazioa gehiago hemen

Irudia
Erronka garbia