Jai eredugarria, etorkizun arduratsu baterako
🌿 IBILALDIA 2026: ERRONKA GARBIA
Ibilaldia jaia baino askoz gehiago da: komunitatea, euskara, kultura eta hezkuntza elkartzen dituen topagune bizia da. Aurten, gainera, pausu bat harago eman nahi dugu, eta gure jaiaren antolaketan ere jasangarritasuna erdigunean jartzeko konpromisoa hartu dugu.
Gure ikastolan egunero lantzen ditugun balioekin bat —errespetua, ardura eta etorkizunarekiko konpromisoa—, Ibilaldia ingurumenarekiko arduratsuagoa izango den jai eredugarri bihurtu nahi dugu. Badakigu erronka handia dela, baina baita aukera paregabea ere denon artean ohitura txikiak aldatuz eragin handia sortzeko.
Horregatik, zure laguntza ezinbestekoa da. Denon artean lortuko dugu Ibilaldia gero eta jasangarriagoa izatea.
🤝 Nola lagundu dezakezu?
- Etorri oinez, bizikletaz edo garraio publikoan
- Bestela, antolatu taldeko autobusak
- Ekarri edalontzi eta botila berrerabilgarriak
- Murriztu, berrerabili eta birziklatu
♻️ Hondakinak ondo sailkatu
🟡 Ontziak → edukiontzi horia
🔵 Papera eta kartoia → edukiontzi urdina
🟤 Organikoa → edukiontzi marroia
🍾 Beira → txosnetara itzuli (berrerabiltzeko)
🌿 Zaindu dezagun gure parkea eta hiria!
💧 Ingurumena zaindu
Ez bota zaborrik lurrera eta ez xahutu ura.
“Itsasoa Bilbon ere hasten da.”
🏫 Gure konpromisoa
Gure aldetik, ingurumen-inpaktua identifikatu, murriztu eta neurtzeko konpromisoa hartzen dugu, eta hartutako neurrien eta emaitzen berri gardentasunez emango dizuegu.
🚀 Denon artean
Egin dezagun Ibilaldia jai jasangarriago bat!
Informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu Ihobe-ren Erronka Garbia ekimena.
Ibilaldia 2026