Kantinplora eta edalontzi berrerabilgarriak erabiliko ditugu gune guztietako txosna eta ekitaldietan.

Plastikozko ur botilen erabilera urritzeko iturriak jarriko dira guneetan eta Ibilbide osoan zehar. Txosnan erabiltzeko edalontzia etxetik ekar dezakegu guztiok eta honela hondakin gutxiago sortuko dugu. Edalontziak biltzeko kontenedoreak jarriko dira eta hemen jasotakoak ere birziklatu egingo ditugu.