Liburu ibiltaria. Hel hizkuntzari!

HEL HIZKUNTZARI! HEL HORRI!

Ekimenaren testuingurua
Elorrioko Ibilaldiaren helburua, lemak dioen moduan, Elorrioko ikastolak adar askori heltzea da: euskarari, bizikidetzari, hezkidetzari... Hizkuntzaren ikuspuntutik, euskaraz bizi, pentsatu, dibertitu, sortu... munduratzen ari garela erakutsi nahi dugu.

Ekimenaren helburu konkretuak

  • Praktika erakargarri bat mahairatu nahi dugu, bereziki gazteak kontutan izanda, euskaraz ondo pasa, esperimentatu eta sormena lantzeko.
  • Bizkaiko ikastola guztion elkarlana sustatu nahi dugu, ikasleak euskararen baitan murgilduz.
  • Eredu bat, esperientzia bat, eskaini nahi diogu Euskalgintzari eta bereziki Ikastolen jaiei eremu soziolinguistiko desberdinetako partaideak izan arren.

Ekimenaren irizpide nagusiak
Ezarritako helburu konkretuak lortzeko LIBURU IBILTARIA sortuko dugu denon artean. Elorrioko Txintxirri Ikastolak emango dio hasiera liburuari eta gero, ikastolaz ikastola, osatzen joango da berriz ere Txintxirrira itzuli eta bukaera eman arte.

Ekimenaren oinarriak

  • Ikastola bakoitzak orrialde bat beteko du.
  • Idazteko letra mota ARIAL izango da, eta tamaina berriz, 11.
  • 15 lerro izango ditu zati idatziak, hau da, 120 hitz inguru.
  • Idatzitakoak ezin du bukaerarik izan, hurrengo taldeak ipuinari jarraipena eman diezaion.
  • ¬†Liburuak 20 orrialde izango ditu: lehen hiruzpalau (1-4) orrialdeak sarrerarak erabiliko ditugu; hurrengo hamalau (5-17) orrialdeak garapenerako izango dira eta azken hirurak (18-20) bukaerarako gordeko ditugu.
  • Orri bakoitza bi zatitan banatuta dago: goian testua idazteko tartea eta behean, berriz, idatzitakoaren marrazkia egingo du ikastola bakoitzak, irakurri ezin duenarentzat.

Ekimenaren ekoizpena
Liburu erraldoia bukatzean, Ibilaldi egunean bertan, panel handietan ikusgai egongo da. Horrez gain, parte hartutako Ikastola bakoitzari liburu honen ale txikiago bat emango zaio oroigarri gisa.

Kudeaketa
Ikastola bakoitzak aste beteko epea du LIBURU IBILTARIA jaso, bere orrialdea bete eta hurrengo ikastolari emateko. Liburuaren ibilbidean kontuan hartu da aurreko zein
hurrengo partaideak inguruko ikastolak izatea. Liburuaren transferentzia eskuz esku egingo da, ostiraletan, eta hurrengo ikastolari emateko arduraduna ikastolak berak aurkitu beharko du. Halere, ezinezkoa bada norbait aurkitzea hurrengo ikastolari LIBURU IBILTARIA emateko, gurekin harremanetan jarri eta gu arduratuko gara.