Ibilaldiaren giroa, euskal kultura eta komunitatearen bizitza artearen eta sormenaren bidez irudikatzea da ekimen honen helburua
IBILALDIA 2026ren baitan, Kirikiño Ikastolak “IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko lehen pintura-lehiaketa antolatu du.
Lehiaketa egun osoan zehar egingo da, eta parte-hartzaileek Ibilaldiaren esparruan bertan margotzeko aukera izango dute, jaialdiaren kolorea, mugimendua eta emozioa zuzenean jasoz.
Data eta lekua
- Data 2026ko maiatzaren 31
- Lekua: Bilbo, Txurdinaga auzoa, IBILALDIA 2026ren esparrua (aire zabalean)
Nork har dezake parte?
Izena ematen duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, gehienez, 100 parte-hartzailera mugatuta.
Parte-hartzea banakakoa izango da, eta pertsona bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du.
Izen ematea
- Izen-ematea egunean bertan: 9:00etatik 11:00etara, Kirikiño Ikastolan.
- Aurretiko izen-ematea (gomendatua): apirilaren 27tik maiatzaren 10era, koloretan@ibilaldia.ikastola.eus helbidean izena eman daiteke. Aurretiko izen-ematea egitea gomendatzen da, parte-hartzaileen gehienezko kopurua gaindituz gero, lehentasuna izango dutelako aurretik izena eman duten partehartzaileek. Gainera, hala egin dutenei parkinga eta hamaiketakoa bermatuko zaizkie.
Lehiaketaren ezaugarri nagusiak
- Teknika librea
- Gehienezko tamaina: 400 cm (lau aldeetako neurriak batuta)
- Lanak euskarri zurrunean aurkeztu beharko dira, markorik gabe
- Gaia: IBILALDIA 2026 (giroa, jendea, paisaiak, ekintzak, leku enblematikoak…)
- Lehiaketa 11:00etatik 17:00etara izango da, eta lanak, beranduenez, 17:00etan entregatu beharko dira Kirikiño Ikastolako patioan
Epaimahaia eta sariak
Hiru kidez osatutako epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu, eta Ibilaldiaren egunean bertan, 18:00etan, emango da erabakiaren berri Kirikiño Ikastolaren Areto Nagusian. Lau sari nagusiez gain, hiru accesit ere banatuko dira.
Oinarriak eta informazio osoa
Lehiaketari buruzko informazio guztia, baldintzak eta zehaztasunak oinarrietan jasota daude.
Animatu parte hartzera!
IBILALDIA kolorez, euskaraz eta artez bizitzeko aukera paregabea da. Zure begiradak ere badu lekua.
Ibilaldia 2026