Ibilaldia 2021
Hona hemen zuzenean edota zeharka Ibilaldia ospatzearekin batera landu nahiko genituzkeen helburuak:
Helburuak
- Ikastola eredua indartu.
- Ikastolako komunitatearen eta herriko elkarte eta erakundeekiko harremanetan sakondu.
- Gure ikastoletan dauzkagun eraikinen berritze eta egokitze lanekin jarraitu.
- Jaiotze tasan emoten ari den beheralkadari aurre egin; proiektu pedagogikoa ezagutzeari.
Baloreak
Euskara
Euskara eta euskal kultura bultzatu egingo diren ekitaldia eta ekimen ezberdinetan.
Berdintasuna, hezikidetza,...
Ibilaldian etengabeko lana gaian sakontzeko.
Jasangarritasuna
Jasangarritasun ikuspuntua etengabe presente Ibilaldian.
Zabalik
Ibilaldia parte hartu nahi duenari; pertsona, elakrte, erakunde,... Ikastola komunitate osoaren partaidetza bultzatu.
LELOA eta LOGOA

Logoa eta leloa sortzeko bi lan saio egin izan dira urte hasieran. Horietan saioetan, gurasoak, ikasleak, langileak… parte hartu zuten eta guztira 100 bat lagun izan ziren ideiak partekatzen eta proposamenak egiten.
Ondoren, proposamen guztiak - irudiak, hitzak, esaldiak… - hartu eta apurka-apurka lan taldetxo bat hasi zen lanean, Covid-19k sortutako egoeraren ondorioz konfinamenduan izan ginen arte eta, ondorioz, gaia behar baino gehiago luzatu bada ere maiatza aldera erabakia hartu da.
Lelotzat “kalakalata!” aukeratu da. Horrekin berbarekin hezur mamiraino heltzen den bustitzea adierazten da, barru barruraino hartzen duena, batzutan deseroso ere sentiarazten gaituena.
Baina, halaber, konpromisoa adierazi gura da. Konpromiso sakona, oso osorik hartzen gaituena. Konpromisoa Euskal Herri osoa hartzen duen ikastolen proiektua aurrera ateratzeko, konpromisoa alkarregaz aritzeko helburu komunak lortu gurean, konpromisoa euskara eta euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan, konpromisoa hezkuntzatik gure etorkizuna eraldatzeko...
Logoari dagokionez, berriz, guztiz blai jauzi egiten dabilen giza irudi bat aukeratu da. Pozez jauzi egiten duena beharbada, ur sakonetan murgildu gura duena akaso… baina edozelan ere ekimena eta bizitasuna adierazi gura duen irudia.