8 ordu euskaraz... herri bazkaria!

Apirilaren 28rako, Sugegorri elkartearekin batera, Mamarigako frontoian eta bere plazan, “8 orduz euskaraz” ekitaldia antolatu dugu. 12:00etan hasita, umeentzako tailerrak, herri-bazkaria eta dantza-plaza egongo da. Bazkarirako txartelak (helduen menua 16 euro eta umeena 12koa) ikastolan bertan eta ondorengo tabernetan eskura ditzakezue:

  • Bar Ametza
  • Taberna Taxka 3
  • Bar kalea
  • Libreria Begoña

Dantza saioan, Patxi eta konpainiak girotuko du arratsaldea. Espero zaituztegu!

EGUN HONETAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA IKUSTEKO, SAKA EZAZU HEMEN.