abusu

ORIENTAZIO ZIRKUITO HERRIKOIA

Martxoaren 13an, igandea, Arrigorriagako Ollargan eta Malmasin Mendian Jesús de la Fuente VIII. Zirkuitu Herrikoiaren laugarren lasterketa ospatuko da.
Orientazio Eskola Kiroleko Ligako 2. lasterketa izango da.
Horrez gain, Martxoaren 8an eta 9an Orientazio hastapeneko ikastaroa eskaintzen dizue Cobik Miribillan.
Abusu Ikastolak antolatzen duen Ibilaldiari laguntzeko materiala erosi ahal izango duzue Konpetizio Zentruan.
Animatu!


Erro harri har!

BERTSO MARATOIA

Euskalgintzaren ekosisteman, etengabeak dira berrikuntza, sorkuntza eta eraldaketa. Bertsolari, gaijartzaile, epaile eta zalego eskutik dabiltza ekosistema anitz horren harri horri eragiten, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lagunduta.

Abusuko Bertso Maratoiarekin, ekosistemaren printza batzuk erakutsiko dira ikastolan, 42.195 segunduko saioan (maratoiak metroak beste): 50 lagun inguru izango dira kantari, adin, jatorri eta maila oso ezberdinekoak.