Skip to main content

Denda martxan da!

"HIRI KIRIBILI BIL!” leloa eta logoa magiaz aurkeztu dira, eta BIL-DENDA zabalik dago. Gainera, produktuak online zein denda ibiltarian ere eros daitezke.

denda

Salgai daude Ibilaldia 2026ko arropa eta materiala. Udako bildumaren katalogoa eta argazkiak web orri honetan ikus daitezke, eta online ere eros daiteke. Esteka horretan daude ikusgai produktu guztiak. BIL-DENDA, berriz, ondorengo egunetan eta orduetan egongo da irekita

 

BIL-DENDAren ordutegia:

Maiatza:

Maiatzak 11 - 16:30 - 18:00

Maiatzak 13 - 18:00 - 19:30

Maiatzak 18 - 16:30 - 19:30

Maiatzak 21 - 18:00 - 20:00

Maiatzak 25 - 16:30 - 18:00

Maiatzak 27 - 13:00 - 14:30

 

Horrez gain, ikastolaz ikastola dabil Kirikiño Ikastolako komunitatea euskaltzale guztiek Ibilaldia'26ko produktuak erosteko aukera izan dezaten. 

 

Produktuak eskuratzeko beste moduak:

Kirikiño Ikastolan erosteko aukera izateaz gain, 2026ko Ibilaldiko produktuak denda ibiltarian eros daitezke, baita online (https://ibilaldia.eus/denda/online-denda) ere.

 

Online dendan erositakoa toki eta ordutegi hauetan jaso daiteke:

  • Kirikiño Ikastolan, Zuhatzun:

· Goizez: 10:00-11:00 (astelehenetik ostiralera)

· Arratsaldez: 16:30-17:30 (astelehenetik ostegunera)

 

  • Grafiazkarren (Txomin Garat, 13 - atzeko aldea):

Astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan:

· Goizez: 9:30-14:00

· Arratsaldez: 17:00-20:00

Astearteetan eta ostiraletan: 

· 9:30etik 19:00ak arte

 

Era berean, etxean hartu nahi izanez gero, Correosen bidez jasotzeko eskaera egin daiteke online dendan.

 

Aurkezpena Ikastolako jaian

Ibilaldia 2026 bide onetik doa eta lehen urrats ofiziala Ikastolako jaialdian izan zen, egun hartan aurkeztu baitziren leloa eta logoa, giro ezin hobean. Eta une hunkigarri horretan, gure ikasle ohia den Imanol Ituiño izan genuen lagun, magiaz beteriko aurkezpen zoragarri batekin.

Logoa eta leloa agertarazteko modua jaialdiko momenturik bereziena izan zen, eta bertan geunden guztiok emozionatu ginen: "HIRI KIRIBILI BIL!" entzun eta logoa agertarazi egin zuen kamiseta eta lona ikusgarri batzuetan. Txalo zaparrada eta irribarreak nagusitu ziren momentu hunkigarri horretan.

Pauso bakoitza garrantzitsua da, eta hasiera hura zoragarria izan zen. Eskerrik asko bertaratu eta parte hartu zenuten guztioi! Egun magikoa izan zen, eta magia hori posible egin zenuten lantalde guztiei bihotzez eskertu nahi dizuegu egindako lana. Bidea hasi besterik ez da egin: luzea izango da, baina denon artean edizio ahaztezina eraikiko dugu.

HIRI KIRIBILI BIL!

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8
Ibilaldia gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, pauso berezi bat partekatu nahi du Kirikiño Ikastolak komunitate osoarekin: “