Skip to main content

Bidean da Ibilaldia 2027: Urriak 1 Aurkezpen bilera.

2027ko Ibilaldia antolatzeko erronka polit eta zirraragarria abian da. Ikastolen jaia komunitate osoaren elkarlanari esker eraikitzen denez, proiektua garatzen jarraitzeko batzorde ezberdinak osatu eta martxan jartzeko garaia iritsi da.

Langileak ibilaldiarekin

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua. Proiektuak aurrera egin dezan, hezkuntza komunitate osoaren indarra, ideiak eta gogoa behar-beharrezkoak dira.

Aurkezpen bilera: urriaren 1ean

Komunitate osoari antolaketa prozesuaren xehetasunak azaltzeko eta talde ezberdinak nola egituratuko diren zehazteko, aurkezpen bilera bat egingo da.

  • Noiz: Urriaren 1ean, 17:00etan.
  • Non: Ikastolan.

Parte hartzeko izen-ematea zabalik

Dagoeneko zabalik dago batzorde ezberdinetan parte hartzeko inprimakia. Jaia guztion artean eraikitzeko, interesdunek esteka honen bidez eman dezakete izena eta beren ekarpena egiteko taldea aukeratu:

👉 [Batzordeetan parte hartzeko inprimakiaren ESTEKA]

Animatu eta parte hartu Ibilaldia 2027 eraikitzen!

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.

Santurtziko ikastola herriko hainbat gurasoren eskutik sortu zen euskal kulturan oinarritutako hezkuntza euskalduna eskaintzeko helburuarekin.