Skip to main content

Santurtziko Ikastolak 60 urte

Bihotz Gaztea ikastolan 60 urte daramatzagu erreferente argia izaten herriko hainbat eta hainbat familiatako seme-alaben hezkuntzan. Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, 60ko hamarkadan hasi ziren ikastolak egituratzen han eta hemen; Santurtzin 1966an sortu zen Bihotz Gaztea ikastola.

SANTURTZIKO IKASTOLAK 60 URTE

Santurtziko ikastola herriko hainbat gurasoren eskutik sortu zen euskal kulturan oinarritutako hezkuntza euskalduna eskaintzeko helburuarekin. Elkarte gisa eratu zen hasieran, hezkuntza eskaintzarekin batera euskal kulturaren adierazpide ezberdinak eskaintzeko. 60 urtetan hainbat egoitza izan ditu ikastolak, gaur eguneko Donibane auzunean egonkortu arte.

60 urte hauetan gora behera dexente bizi izan ditu ikastolak, momentu gazi eta gozoak uztartuz. Garai konplexuenetako bat 1993koa izan zen, Buesa legearen ezarpenarekin. Orduan hezkuntza proiektua administrazioaren esku utzi edo eta herri egitasmo gisa jarraitzearen artean hautatu behar izan zuen ikastolak. Arrisku guztiak bere gain hartuz, herri proiektu gisa jarraitzearen aldeko hautua egin zuen. Horretarako, kooperatiba gisa eratu eta langile eta familiak bazkide ziren egitura sortu zen.

Kooperatiba moduan eratzen da ikastola gaur egun, denon artean eta denontzat bultzatzen dugun proiektua osatuz; euskara, euskal kultura eta euskal kurrikuluma oinarri izanik, eta Euskal Herriko gainerako 114 ikastolekin batera, herri honetako hezkuntza proiektu nazional bakarraren parte eta eragile gara ezkerreldean.

2027ko Ibilaldiari gogotsu ekin diogu, Santurtzin euskara eta euskal kulturaren akuilu izango diren ekintzak antolatu eta ikastolako proiektuari bultzada emoteko baliabideak lortzeko asmoz. 

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.