Skip to main content

Ikastolako jaialdia 2025

Larunbatean Ikastolako Jaialdia ospatu genuen

ikastolako jaia

Joan den larunbatean, maiatzaren 31n, ospakizun handia izan genuen Kirikino Ikastolan: IKASTOLAKO JAIALDIA. Egun osoko egitaraua prestatu genuen, eta familiek, ikasleek eta irakasleek elkarrekin gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Goizeko 12:00etan hasi ginen, ibilaldiaren logo eta leloa aurkeztu genituen Imanol Ituño ikasle ohiaren laguntzarekin. Txupinazoarekin batera, arropa aurkezteko desfilea izan genuen eta ibilaldiko denda ere ireki zen.

Goizeko unerik arrakastatsuena kuadrillen arteko paella txapelketa izan zen. Giro bikaina sortu zen sukalde inguruan, eta eguerdian paella onenak aurkeztu eta saritu ziren.

Arratsaldean,  haurrentzako puzgarriek eta jolasek hartu zuten protagonismoa, eta familientzako eta ikasleentzako txapelketekin jarraitu genuen: futbolin, mus, eskupilota, futbol punteria, herri kirolak… Aukera zabala izan zen parte hartzeko eta ondo pasatzeko!

Eta festa borobiltzeko, DJ Kaktus arduratu zen musika eta giro ezin hobea jartzeaz 18:00etatik aurrera.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta bereziki jaialdi hau posible egin duzuen guztiei. Gora Kirikino Ikastola!

Azken albisteak

Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren antolakuntza bere gain hartu du, eta Bizkaiko ikastolen jai handiena Bilbon ospatuko da, maiatzaren azken i
Amaitu da aurtengo Matematikako Argazki Lehiaketa, eta beste behin ere ikasleen sormena, jakin-mina eta ingurua beste begi batzuekin aztertzeko gaitasuna agerian geratu dira.
Kirikiño Ikastolak “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena burutu zuen maiatzaren 8ko arratsaldean, baina, eguraldi txarra
Kirikiño Ikastolak badu zer ospatua eta zer partekatua: Ibilaldia 2026 gero eta gertuago dago, eta bide horri hasiera emateko, “Herria dantzan, Ibilaldia martxan” ekimena antolatu du maiatzaren 8