Skip to main content

Kirikiño Ikastolak presentzia handia izan du Bilboko Aste Nagusian Ibilaldiaren alde

2026ko Ibilaldiaren prestakizunak aurrera doaz eta Bilboko Aste Nagusian izan gara gure denda ibiltari eta ekintza ezberdinekin

Kirikiño Ikastolako ordezkariei elkarrizketa Bilbo Hiria irratian (Algaran)

Abuztuaren 17an, Aixeberrin, umeentzako tailerrak antolatu genituen, txikiek jai giroan parte hartu zezaten eta familiek ere euskaraz gozatzeko aukera izan zezaten. Halaber, elkartasun txanda burutu zuten ikastolako guraso eta langileek eta oso giro alaia eta parte-hartzailea sortu zen.

Abuztuaren 19an, Algaran, gure komunitatea elkartu zen berriz ere, eta Bilbao Hiria Irratiak elkarrizketa egin zigun, ikastolaren eta Ibilaldiaren berri emateko aukera eskainiz. Elkarrizketa entzungai hemen. Gainera, Ikastolako guraso batek gidatutako ogi tailerrean gure ikasle batzuek parte hartu zuten, esperientzia aberasgarri eta dibertigarria biziz.

Abuztuaren 22an eta 24an, Gogorregin, jaien egun handian eta azken egunean, gure komunitatearekin elkartu eta euskarazko jai giroa partekatu genuen, giro bizia sortuz Ibilaldiko denda ibiltariarekin.

Egun hauetan zehar bisita bereziak jaso genituen ere: besteak beste, Mari Jaia, txupinera, pregoilaria, Bilboko alkatea eta zenbait zinegotzi gurekin izan ziren, eta bertaratutakoek oso harrera beroa egin zieten.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Aste Nagusiak bizipen ahaztezinak utzi dizkigu, eta ilusioz jarraitzen dugu lanean Ibilaldia 2026 prestatzen.

 

Aste Nagusiko argazki gehiago, hemen

Azken albisteak

2026ko Ibilaldiak berrikuntza berezia ekarriko du: aurten, lehen aldiz, “IBILALDIA, EUSKARA MILA KOLORETAN” aire zabaleko pintura-lehiaketa antolatuko da, helduentzat zein haurrentzat, maiatzaren a
Hamaika egunez Euskal Herriko bazterrak zeharkatu ondoren, 24. Korrika Bilbora iritsi da.
2026ko ikastolen aldeko jaiak antolatzen dituzten ikastoletako 14 eta 16 urte bitarteko ikasleak batuko dira Vianan martxoaren 27an, mugako ikastoletako ikasleekin batera, Non eta Mugan iz