Skip to main content

2026ko Ibilaldiko horma-irudi ederra Kirikiño Ikastolan

Auzolanean egin da Ibilaldiko horma-irudia Bilboko Ikastolaren sarreran

Kirikiño Ikastolaren auzolan egunean egindako 2026ko Ibilaldiko horma-irudia

Ikasturteari amaiera borobila emateko, Auzolan eguna izan zen Kirikiño Ikastolan, eta datorren urteko Ibilaldia izan zen protagonista nagusia, Kirikiño Ikastolak antolatuko baitu 2026ko Bizkaiko ikastolen jai handia. 

Ehun bat guraso, ikasle, langile eta lagun batu ziren Ikastolan Ibilaldia 2026ko horma-irudia margotzeko eta giroa bikaina izan zen. Kolore biziek eta irudi alaiek betetzen dute murala. Leloa, HIRI KIRIBILI BIL, erdigunean dago, eta logoa osatzen duten patineteek apaintzen dute horma-irudia. 

Ikastolaren sarreran egonda, ikasturte berriari ongietorria emango dio irudiak eta Ikastolako komunitatearen ilusioa piztuko du ikasturte osoan. Horma-irudiaren bidez, denok izango dugu gogoan 2026ko maiatzaren 31n Ibilaldia ospatuko dugula gure Ikastolan eta alaitasunez, gogoz eta indarrez ekingo diogu erronkari. Ibilaldia antolatzea lan handia da, baina Kirikiño Ikastolaren komunitatearen ilusioa, are handiagoa.

Auzolan egunaren argazki gehiago Kirikiño Ikastolaren webgunean daude eskegita. Ikusi  Jordi Alemany argazkilariak egun horretan ateratako argazkiak.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, artista hutsak zarete!

Azken albisteak

Datorren urriaren 16an Portua zeharo piztuko dugu! 🚀 Santurtziko itsas airea, euskal kultura, dantzarako gogoak eta giro paregabea batera. Ibilaldia '27ren aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta ziurtatzen dizugu ez dela…

Gaur arratsaldeko 17:00etan, Bihotz Gaztea Ikastolak urrats garrantzitsua eman du Ibilaldia 2027 jaiaren antolaketan. Hezkuntza komunitate osoa ikastolan bildu da jai euskaltzale honen xehetasunak, lan-taldeak eta helburu…

Batzorde batzuek lehen urratsak eman dituzten arren, gainontzeko lan-taldeak abian jartzea da hurrengo helburua.

Leloa“Bagan boga” izango dugu lelotzat 27ko Ibilaldi honek, Itsas-kulturaren metafora bikaina da.